Bi buruhandi berri ere izango ditu herriak

Zarauzko Hitza 2018ko maiatzaren 25a

Zarauzko bi buruhandi berriak (Gigantes Platero).

Gigantes Platero etxeak eginiko gizonezko arpoilariaren eta emakumezko baserritarraren erraldoitxoak egin ditu, eta atzo aurkeztu zuen udalak Merkatu Plazan. Sanpelaioetan sorpresaren bat egongo zela ere aurreratu zuten, xehetasun gehiagorik eman gabe. Hala ere, Gigantes Platerok bere Facebook kontuan jakitera eman du bi buruhandi txiki egin dituela herriarentzat, eta argazkia ere igo du: bata, sukaldaria da eta bestea, amona.

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide