'Gu ere bertsotan' egitasmoaren amaiera ekitaldia egingo dute hilaren 30ean

Zarauzko Hitza 2018ko maiatzaren 25a

Iazko 'Gu ere bertsotan' ekitaldia (Amaia Ventas Aldabaldetreku).

Bi saio izango dira: lehena, 17:30ean eta, bigarrena, 19:00etan, Aritzbatalde pilotalekuan.

Zarauzko Udalak herriko ikastetxeekin batera antolatutako Gu ere bertsotan egitasmoaren amaiera ekitaldia egingo dute maiatzaren 30ean, datorren asteazkenean, Aritzbatalde pilotalekuan. Guztira, LH 4, 5 eta 6ko 400 bat ikaslek hartu dute parte egitasmoan ikasturte osoan, Iñaki Gurrutxaga eta Maddalen Arzallus bertsolarien gidaritzapean. Hala, bertsolaritza zer den ikasteko eta bertsotan aritzeko aukera izan dute ikasleek.

Aurten ere bisaio egingo dituzte amaiera ekitaldian; bata, 17:30ean eta, bestea, 19:00etan. Haurrek ikasturtean zehar ikasitakoa erakutsi ahal izango dute Aritzbatalde pilotalekuan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide