Hilaren 28a bitartean aurkez daitezke lanak pegatina lehiaketan

Zarauzko Hitza 2018ko maiatzaren 24a

Gizarte Zerbitzuetako Prebentzio arloak antolatutako Alkohol gehiegi edatearen kontrako V. pegatina lehiaketa abian da.

Alkohol gehiegi edatearen kontrako V. pegatina lehiaketa antolatu du Gizarte Zerbitzuetako Prebentzio arloak, eta lanak aurkezteko epea hilaren 28an bukatuko da; prebentzioa@zarautz.eus helbidera helarazi behar dira lanak. Epaimahaiaren saria da 300 euro Murkileko dendetan erosteko, eta publikoarena 150 euro; Facebooken boto gehien jasotzen duenari emango diote.

Lehiaketaren oinarriak Prebentzio arloko blogean edo Facebook kontuan eskuratu daitezke.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide