Hasi dira oinezkotzeko lanak Zigordia kalean

Zarauzko Hitza 2018ko maiatzaren 23a

Gaur goizean ekin diote Udaberri Jubilatuen Elkartearen eta Gizarte Zerbitzuen eraikinaren artean dagoen eremua oinezkoentzat egokitzeko lanei. Bost astez iraungo dute obrek, eta, bitarte horretan, Zigordia kalerantz doazen ibilgailuak Salegi kaletik bideratuko dituzte. Bestalde, Udaberri ondoko ONCEren postutxoa Frontoi Txiki ingurura lekualdatu dute, eta bertan egongo da obrek irauten duten denboran.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide