'L’Hermione' itsasontzia Zarautz paretik igarotzen

Zarauzko Hitza 2018ko maiatzaren 23a

'L’Hermione' itsasontzia, Zarauztik ikusita (Pasaiako Itsas Festibala).

Iritsi da L’Hermione euskal kostaldera. Atzo, 19:00 aldera zeharkatuko zuen Pasaiako bokalea, San Pedroko kaian atrakatzeko. Pare bat ordu lehenago Zarauztik igaro zen, Pasaiako Itsas Festibalak bere Twitter kontuan zabaldu zuenez. Antolatzaileek iragarri dute gaurtik aurrera eta igandea bitartean bisitatu ahalko dela fragata barrualdetik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide