Elkarretaratzea egin dute "euskal gazteen kontrako erasoak" salatzeko

Zarauzko Hitza 2018ko maiatzaren 23a

Atzoko elkarretaratzea (Hodei Iruretagoiena)

Iruñeko istiluko lau gazterentzat zazpina urteko kartzela zigorra eskatu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak. Elkarretaratzean "gazteei elkartasuna" adierazi diete, eta eskaera horren "proportzionaltasun falta" salatu dute.

Atzo arratsaldean bildu zen hainbat herritar udaletxe aurrean, Aski da! Ez da terrorismoa. Euskal gazteria aurrera! lelopean.

Hain zuzen, atzo hasi zen lau gazteen aurkako epaiketa, Madrilen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide