Angeluko Uhaina Joly hartu zuen mendean Nadia Erostarbek Biscarrosse Pro Junior txapelketako finalean, atzo goizean. Surflari zarauztarrak 12.74 puntu lortu zituen, 6.17ko eta 6.57ko olatuekin; Jolyl, berriz, 11.24 puntu bereganatu zituen (5.17 eta 6.07). Zarautzera itzuli zenean ongietorria egin zioten lagunek Borghetto inguruan.