Zarautz Txiki eta Txinpirin abesbatzak, Udaberriko Kontzertuan

Zarauzko Hitza 2018ko maiatzaren 20a

Zelai Ondo aukeratu dute aurten Udaberriko Kontzertua eskaintzeko Zarautz Txiki eta Txinpirin abesbatzek. 10 eta 17 urte bitarteko abeslariak biltzen ditu Zarautz Txikik, eta Jaione Eskudero eta Antxon Sarasua dituzte zuzendariak. Txinpirin, berriz, 6-9 urte arteko umeek osatzen dute, eta Leire Dominguez dute zuzendari. Bideoan jaso dugu kontzertuaren hasiera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide