Kostaldeko Kortsarioek BM Sinfin talde kantabriarra izango dute aurkari. Eskubaloi partida 19:00etan hasiko da Aritzbatalde kiroldegian, eta Zarautz Eskubaloi Taldeak animatu egin ditu zaletuak partida ikustera joan daitezen. Izan ere, "merezi bezala" agurtu nahi dituzte "horrenbeste maite ditugun hiru taldekide": Julen Xigarras, David Kapaxko eta Gorka Pako.