Imanol Urbieta Musika Eskolak zabaldu du aurrematrikulazio epea. Lehen aldiz matrikulatu nahi duten ikasleek maiatzaren 25era bitartean (egun hori barne) dute horretarako aukera.
Izena musika eskolan bertan eman behar da, edo Internetez, udalmusikaeskola.wordpress.com webgunean. Informazio gehiago eskatzeko aukera ere badago, telefonoz 943-50 65 89 zenbakira deituta, edo mezua bidalita imanolurbietazme@gmail.com helbidera.
Ordutegia
Musika Eskolako idazkaritzaren ordutegia honakoa da: astelehenetik ostegunera, 15:30etik 19:30era, eta ostiraletan, 09:30etik 13:30era.