68ko Maiatzaz lekukotza eta gogoeta, Jose Mari Larramendiren eskutik

Zarauzko Hitza 2018ko maiatzaren 17a

Bihar, maiatzak 18, Photomuseumen izango da hitzaldia, ZarautzOn elkarteko kidearen eskutik. Doakoa da saioa.

Jose Mari Larramendi Zarauzko bizilagunak hitzaldia emango du, bihar, 18:00etan Photomuseumen.

Hitzaldian, 68ko Maiatzeko gertaeren kronologia egingo du, eta "gertakari global horien izaera eta garrantzia ulertzeko elementu-gakoak identifikatuko ditu".

Photomuseumeko arduradunek jakinarazi dutenez, Larramendi Filosofian eta Etnologian lizentziatua da. Egin egunkariko lehen langilea, Debako Arte Eskolako zuzendaria eta Mondragon Korporazioko direktiboa izan zen. Gainera, AZTIko, Banaketa Enpresa Handiko Nazio-Elkarteko (ANGED) eta Euskadiko Kooperatibetako Goi-Batzordeako kontseilaria izan zen, eta Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartearen (ALE) sortzailea.

Egun, Association pour l’étude de la pensée de Simone Weil elkarteko eta ZarautzOn elkarteko kidea da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide