Gora doa uretan itotako herritarren kopurua. Bai, behintzat, Espainia mailan, Salbamenduko eta Sorospeneko Espainiako Federazioaren datuen arabera. Horregatik, Gipuzkoako DYAk erabaki du doako hitzaldiak eskaintzea, itotzeko arriskua saihesten erakusteko herritarrei.
Toki bakoitzari dagozkion ohiko arriskuak izango dituzte hizpide, dela hondartza ardatz hartuta, nahiz igerilekua edo ibaia.
Hala, Zarautzen astelehenean (maiatzak 21) izango da hitzaldia, 19:00etatik 21:00etara. Doan izan arren, aurrez izena eman behar dela jakinarazi du DYAk, eta horretarako bi bide eskaini ditu. Telefonoz, 943-46 46 22 zenbakira deituta; eta korreoz, irakaskuntza.eskola@DYAgipuzkoa.com helbidera idatzita.