Pili Zabalak bi elkarrizketa saio egin ditu Amedorekin

Berria.eus 2018ko maiatzaren 16a

GALek hildako Joxi Zabalaren arrebak azaldu duenez, orain bi aste bildu zen azkenekoz GALeko kide ohi Jose Amedorekin. Aurretik, 2016ko martxoan bildu ziren, Madrilen. Berria egunkariak eman du albistearen berri.

Pili Zabala GALek hildako Joxi Zabalaren arreba eta Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkidea birritan bildu da Jose Amedo GALeko kide ohiarekin, Zabalak berak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan jakinarazi duenez.

Zabalak azaldu du Amedorekin elkartzeko aukera Zigor Zuzenbide irakasle baten bidez jorratu zuela, "prestakuntza prozesu baten" ondorioz. Irakasleak Amedori eskutitz bat idazteko gomendatu zion.

Albistea osorik irakurtzeko: Berria.eus

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide