Zarauzko Emakume Korrikalariak haur sahararren alde lasterka ariko dira

Zarauzko Hitza 2018ko maiatzaren 15a

Zarauzko Emakume Korrikalariak lilatoian.

Maratoia osatzeko asmoa dute Zarauzko Emakume Korrikalariek maiatzaren 20an Tolosako Berazubi Kiroldegian Saharako haurrei laguntzeko ospatuko duten ekimenean. 09:30etik 13:30era izango da ekimena, eta atletismoko pistari lasterka birak emanez, haur sahararren aldeko dirua biltzea da helburua.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide