Zarauztik Mundura ospatzen ari dira, 'Denok bertakoak' mezuarekin

Zarauzko Hitza 2018ko mai. 12a, 14:48

Eguerdian eman diote hasiera Zarauztik Mundura kultura aniztasunaren jaiari, eta iluntzera bitartean hainbat jarduera nahiz ekitaldiekin gozatzeko parada izango da. Eguraldi euritsua medio, Zinema pilotalekuan ari dira ospatzen, eta hainbat lagun bertaratu da herrian bizi diren beste herrialdetakoen kultura, folklorea eta gastronomia ezagutzera.

Immigrazio zinegotzi Iratxe Zorrozuaren eta Xabier Txurruka alkatearen ongietorri hitzen ondoren, Euskara Harrera ikastaroko diplomak banatu dizkiete hiru laguni, eta, jarraian, Jalgin dantza taldearen eta Esperanza Latina elkartekoen dantza erakustaldiak izan dira. Gainera, hainbat herrialdetako jakiak dastatzeko aukera izan da.

Aurten, Denok bertakoak leloa jarri diote ekitaldiari, eta arratsaldean, Ongi Etorri Eskolarakoen eskutik, aipatu mezua hainbat hizkuntzetan idatziko dute horma-irudi batean. Era berean, haurrentzako hainbat tailer eta jolas egingo dituzte, baita txokolate jana ere. Bukatzeko, Palmira dantza taldearen erakustaldia eta Son Kandela taldearen kontzertua izango dira.

Erlazionatuak

Kolore biziak eta guztiak

Zarauzko Hitza 2018 mai 08 Zarautz

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide