Maiatzaren 21ean hasiko dira Alde Zaharra oinezkotzeko lanekin

Zarauzko Hitza 2018ko maiatzaren 11

Atzoko bilera Alde Zaharreko bizilagunekin. (Zarauzko Udala)

Alde Zaharreko Herrikobarra eta San Frantzisko kaleak oinezkotzeko lanen inguruko xehetasunak azaltzeko bilera egin zuten atzo arratsaldean udalbatzar aretoan. Xabier Txurruka alkateak eta udal teknikariak bertako bizilagun, dendari eta ostalariekin bildu ziren horretara. Obren data zehatza ere eman zituzten, eta iragarri zutenez, maiatzak 21ean hasiko dira lanak egiten, eta 22 astez iraungo dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide