Whatsapp zerbitzua eskaintzen hasi da Gazteria Saila

Zarauzko Hitza 2018ko maiatzaren 11

Mireia Arrona eta Jon Andoni Urdangarin (Zarauzko Udala)

 Aplikazio berriaren bidez, 18 urtetik gorako zarauztarrek aukera izango dute argitzeko dituzten zalantzak, arazoak nahiz tramite administratiboak.

Zerbitzu berriarekin, asmoa da gazteen eta udalaren arteko harremana "erraztea, desmitifikatzea eta kudeatzea".

Mireia Arrona Gazte Informatzaileak azaldu duenez, "edozein une eta momentuan idazteko aukera egongo da, eta argazkiak eta bideoak ere helarazi ahalko dira". Erantzunak, berriz, Gazte Informazio Bulegoaren ordutegi barruan emango dituzte.

Jon Andoni Urdangarin Gazteria zinegotziak ere zerbitzuaren onurak azpimarratu ditu: "Gazteok sarritan ez dugu denbora edo aukerarik udalera jotzeko gure kezken, arazoen eta proposamenen berri ematera. Honekin, gazteekin komunikazio zuzena lortu nahi dugu, baita kudeaketarako bideak erraztu ere".

Whatsapp zerbitzuaren telefono zenbakia honakoa da: 688-81 24 39.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide