'Terrorismoaren historia eta memoria' hitzaldia izango da Zazpin

Zarauzko Hitza 2018ko maiatzaren 10a

Raul Lopez Romo historialaria (Euskonews).

Jose Luis Lopez de Lacalleren heriotzaren urtemugaren harira, Mario Onaindia Fundazioak Terrorismoaren historia eta memoria izeneko hitzaldia antolatu du. Bertan, Gorka Landaburu kazetariak gidatuta, Ignacio Latierro, Raul Lopez Romo eta Jose Antonio Perez ariko dira solasean, Euskal Herriaren azken 60 urteei gainbegirada bat eginez. Ekitaldia Zazpi kultur aretoan izango da ostiral honetan, 19:30ean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide