Junior mailako Espainiako eskubaloi selekzioak kontzentrazioa egingo du maiatzaren 28tik ekainaren 4ra, Sierra Nevadan, Hungarian jokatuko den Munduko Txapelketa prestatzeko; uztailaren 1etik 14ra izango da. Imanol Alvarez hautatzaileak jokalari zerrenda bat egin du, eta horien artean Aiala Zarautz taldeko atezain Haizea Aldalur deitu du.