Santa Klara komentuaren parte hartze prozesuari amaiera emango dio EH Bilduk ostegun honetan, maiatzaren 10ean. Prozesuan parte hartu duten eragile eta herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte ondorioak partekatzeko eta azken ekarpenik balego, horiek jasotzeko. Etxezabalako aretoan izango da bilera, 19:00etan.