Oinarrizko argazkilaritza ikastaroa, Zarauzko Argazkizale Elkartearen eskutik

Zarauzko Hitza 2018ko maiatzaren 9a

Datorren astelehenean, maiatzaren 14an, oinarrizko argazkilaritza ikastaroa hasiera emango dio Zarauzko Argazkizale Elkarteak, eta oraindik izena emateko aukera dago.

Ikastaroa ekainaren 9ra arte izango da, astelehenetan eta asteazkenetan 20:00etatik 22.00etara; 20 ordu guztira. Oinarrizko kontzeptuak, kameraren erabilera, edizio digitala, material didaktikoa eta praktika saioak osatuko dute. Elkarteko bazkideentzat 35 euro balio du izen-emateak, eta ez bazkideentzat 65 euro.

Parte hartzeko interesa dutenek 656 78 74 89 telefono zenbakira dei dezakete.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide