Makina bat pelikulatan eta telesailetan ikusten dira sendagileak, desfibriladoreen bidez, hilzorian dauden pertsonei deskarga elektrikoak ematen, eta, hamargarrenean bada ere, pertsona horiek heriotzatik bizitzara ekartzen. Baina bizitza errealean gai izango litzateke edonor desfibriladore bat erabiltzeko? Baten aurrean besteren bati bihotza geratuko balitzaio, zer egin ahalko luke? Halako kasuren bat gertatuz gero, zer egin behar den erakusteko lehen sorospeneko ikastaro sorta antolatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Urola Kostako Udal Elkarteak. Aurreneko ikastaroa Zumaian egin zuten pasa den larunbatean, eta hurrengoak Getarian (larunbat honetan), Aian eta Orion (maiatzaren 19an), eta Zarautzen (maiatzaren 26an) egingo dituzte.