Amenabar animatzera joateko autobusa antolatu nahi dute

Zarauzko Hitza 2018ko maiatzaren 8a

Amenabar Zarautz taldea. (Zarauzko Eskubaloia)

Partida garrantzitsua jokatuko du Amenabar Zarautz eskubaloi taldeak larunbat honetan, maiatzaren 12an, Torrelavegaren aurka. Taldea animatzera joateko autobusa antolatu nahi dute; bidaiak 12 euro baliko luke pertsonako eta 10 euro partidako sarrerak, 18 urtetik gorakoentzat; gainerakoentzat dohainik da. Interesa dutenek izena eman dezakete animatuamenabar@gmail.com helbidera idatzita.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide