Hau da, osorik, Pagoeta Mendizale Elkarteak bazkideei helarazi nahi dien mezua:
"Bazkide agurgarriok:
Joan zen igandeko Zarauzko Iraupeneko VI. Ibilaldia, Ibilaldi Txikia eta Ttipi Ttapa ibilaldiak direla eta bertan ibiltari moduan partaide izan ziren gehiengo zabal baten aldetik esker oneko hitzak besterik ez ditugu jaso antolakuntza eta gainerakoetaz.
Hori horrela izan zedin zuetako asko eta askok jarri duzuen hondar aletxoari esker izan da, eta nola ez ibilaldi horietakoren batean partaide izan zaretenoi ere.
Beraz, Elkarte honek, eta batez ere antolakuntza lanetan buru-belarri jardun duen batzordearen aldetik.
ESKERRIK BEROENAK DENOI!!
VI.a bukatu da, agian, hemendik bi urtetara VII.a. Denborak esango du.
Bitartean, segi mendiaz eta naturaz gozatzen.
Iraupeneko Ibilaldia antolakuntza batzordea"