HITZAk bulego berria du

Zarauzko Hitza 2018ko maiatzaren 8a

Erlo Telebistaren lokalera tokialdatu da UROLA KOSTAKO HITZA. Bi hedabideek hilabeteak daramatzate elkarlanean, eta duela egun batzuetatik, bulegoa ere partekatzen hasi dira.

Lokalean hainbat berrikuntza egin ondoren, zazpi kazetarirentzako tokia prestatu da, baita administraziorako eta diseinu lanak egiteko lekua ere. Goiko solairuan, berriz, telebistarako plato-a eta bilera gela jarri dira.

Herritarrek eta eragileek, beraz, bi hedabideak elkarrekin aurkituko dituzte Araba kaleko 27. zenbakian (tanatorioaren ondoan).

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide