ZAEko jubenilen eta seniorren trainerillak txukun asteburuan

Zarauzko Hitza 2018ko maiatzaren 7a

Gipuzkoako Trainerillen Ligako 4. eta 5. jardunaldiak jokatu dituzte asteburuan; larunbatean, Baionan, eta igandean, Getarian.

Bigarren postu garrantzitsua lortu zuten Zarautz Arraun Elkarteko jubenil mutilen lehen ontziak eta seniorrek Baionan. Jubeniletan Getaria nagusitu zen, 14:23,62koarekin, eta zarauztarren A trainerilla 6 segundora sailkatu zen; Zarautz B ontzia bosgarrena izan zen, ia 43 segundora. Seniorretan Hondarribia A izan zen garaile, 13:31,50ekoarekin, eta Zarauzkoak gainean izan ziren uneoro, baina bigarren postuan bukatu zuten azkenean, iaz 3 segundora.

Igandean, berriz, Getarian lehiatu ziren. Jubeniletan aurreko eguneko dinamika errepikatu zen: Getariak irabazi zuen, 15:00,65 denborarekin, eta Zarautz A izan zen bigarrena, 12 segundora; Zarautz B laugarren sailkatu zen, minutu bat eta 11 segundora. Seniorretan, aitzitik, ez zuten larunbateko zorte bera izan, eta bosgarren sailkatu ziren zarauztarrek, 14:14,49koarekin, Oriok irabazi zuen estropadan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide