18 urtez azpiko Espainiako Txapelketa jokatu du asteburuan Babyauto Zarautz/Beltzak taldeak, San Cugat del Vallesen (Bartzelona). Txapelketa lau taldeetako bi multzotan antolatuko zuten, eta zarauztarrek ez zuten lortu beren multzoko ligaxkako partidarik irabaztea. Edonola ere, beste multzoko Salvadorren aurka gailentzea lortu zuen, eta horrela zazpigarren postuarekin bueltatu ziren etxera.