Pentsioen inguruko hitzaldia emango dute asteartean

Zarauzko hitza 2018ko maiatzaren 5a

Adinekoen mahaiak antolatutako hitzaldia, iaz.

Mikel De la Fuente Lan Harreman eta Gizarte Langintza fakultateko irakasleak eta pentsioen inguruko liburu eta argitalpenen egileak eskainiko du hitzaldia.


Zarauzko Adinekoen Mahaiak antolatuta, pentsioen inguruko hitzaldia izango da asteartean, maiatzaren 8an, 19:00etatik aurrera Antoniano aretoan.

Mikel De la Fuentek gidatuko du hitzaldia. Lan Harreman eta Gizarte Langintza fakultateko irakasle ohia da De la Fuente, pentsioen inguruko liburu eta argitalpen askoren egilea izateaz gain.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide