Eskola kiroleko saskibaloiko finalerdiak eta finalak jokoan

Zarauzko Hitza 2018ko maiatzaren 3a

Iazko txapelketako finalistak (Zast).

Ostiral honetan, hilaren 4an, eskola kiroleko saskibaloi txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte, Zarauzko eta Orioko hainbat tokitan. Igandean, hilaren 6an, berriz, finalak izango dituzte jokoan Aritzbatalden; 5. mailakoak 10:00etan eta 6. mailakoak 11:30ean. Sari banaketa egingo dute partida guztiak bukatutakoan

FINALERDIAK

6. mailako neskak
Orokieta 6DN - Zaralardi 6N. La Salle kiroldegian, 17:00etan.
La Sale 6N - Antoniano 6N. La Salle frontoian, 17:00etan.

6. mailako mutilak
Bananak - Gora Gu Ta Gutarrak. La Salle frontoian, 18:00etan.
Zaralardi 6M - Orioko 62. Karela kiroldegian, 17:00etan.

5. mailako neskak
Orokieta 5BN - Antoniano 5N. Antoniano kiroldegian, 18:15ean.
Orokieta 5AN - Orioko 53. La Salle kiroldegian, 18:00etan.

5. mailako mutilak
Antoniano 5M - Orioko 54. Antoniano kiroldegian, 17:15ean.
Zaralardi 5AM - Orokieta 5B2M. Karela kiroldegian, 18:00etan.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide