Estetika Saileko Euskoskills txapelketa jokatuko dute bihar Monte Albertia Ikastetxean

Zarauzko Hitza 2018ko maiatzaren 3a

Monte Albertiako sei ikaslek hartuko dute parte biharko finalean: Leire Caballerok, Erica Royok, Oihana Basterrak, Naroa Valorrek, Laura Aldanondok eta Naroa Olaziregik. Txapelketa 09:00etatik 13:00etara egingo dute.

Euskadi mailako txapelketa egingo dute bihar, maiatzak 4, Monte Albertia Ikastetxean. Estetika Saileko Euskoskill txapelketan zortzi ikaslek hartuko dute parte, eta horietatik sei Zarauzko ikastetxekoak dira.

Euskoskilleko irabazleak Spainskillen hartuko du parte, Espainiako txapelketan, alegia. Hura, ordea, ez da bakarrik Estetika Saileko lehia izango. Lanbide heziketako 25 espezialitatek hartuko dute parte, eta espezialitate bakoitzeko irabazleak aukera izango du Europako eta munduko txapelketetan parte hartzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide