Iaz, Zarautzen izan ziren Burlatako musika eskolako kideak, eta larunbat honetan, musikari zarauztarren bisita jasoko dute nafarrek. 12:30ean hasiko da kontzertua, eta amaitzean, bazkari bat izango dute parte hartzaile guztiek elkarrekin. Zarautzera itzuli aurretik, Burlata inguruko errota bat ikustera joango dira.