Orain dela urtebete hartu zenuen jatetxearen ardura. Zer balantze egiten duzu?
Hasiera izan zen gogorrena. Ni ostalaritza munduan ibili naiz betidanik, barran edo zerbitzari, baina jatetxe bat hartzeak ardura eta erantzukizun handiagoa dakar. Baina oso gustura nago.
Hainbat proiektu aurkeztu zitzaizkion Aiako Udalari, eta zurea aukeratu zuten. Pozik?
Bai, ez nuen espero. Aurkeztu nuen proiektuak adin desberdineko jendearentzat moldatutako zerbitzua hartzen zuen. Gazteentzat hanburgesak, plater konbinatuak... jatetxean 50 bat lagunentzat dugu lekua eta hor menu bereziak ere eskaintzen ditugu.
Zein balio erantsi eman diozue jatetxeari zure ustez?
Nire amak esku bat botatzen dit denean, eta egia esan bion artean, dugun terraza balioan jartzen saiatu gara. Familiak, turistak, bisitariak... guztiek hartzen dute gustura terrazan eguzkitan goxo-goxo egotea.