Pagoeta Mendizale Elkartekoek Zarauzko Beteranoen Ibilaldia antolatu dute maiatzaren 13rako. Aurtengoan, Usaideko Portuaren inguruan egingo dute ibilbidea.
Usaideko Portutik, Lizarragako tunela zeharkatuz, Portuko Lezera joango dira. Ondoren, Beriain gailurra parean dutela, Egual gailurrera igoko dira (San Adrian baseliza). Egualen hamaiketakoa egin ondoren, jaitsierarako bi aukera izango dituzte mendizaleek: bide zabala hartuta abiapuntua izan den gunerako bidea, edo baselizatik mendebaldera joz, Etxarri Aranatzera jaistea. Mendi ibilaldiaren ostean, Etxarri Aranatzen elkartuko dira denak poteorako, eta amaitzeko, Arbizun bazkalduko dute.
Izen ematea Mendizabal kinkila dendan izango da, maiatzaren 2tik 8ra, eta egunean bertan, 08:00etan abiatuko dira mendizaleak txangorantz, Agoueseneko biribilgunetik.