400 metroko zirkuitu batean aritu ziren lehiakideak irristaka, 5.000 metroko eta 10.000 metroko probetan. Zarauztarrek emaitza onak lortu zituzten, Master 60, 50 eta 30 kategorietan dominak lortuz. Karmele Ezenarrok lortu zuen lehen postua Master 60 mailan, Ane Portularrume bigarren izan zen master 50 mailan, eta master 30 mailan, berriz, Elene Eizagaetxeberria Perea izan zen hirugarren.
Maiatzean proba gehiago izango dituzte irristariek, datorren astean berriro ere Arabako hiriburuan izango dira maratoia irristaka egiten, maiatzaren 20an Bizkaiko Zubia maratoi erdia izango dute eta maiatzaren 27an Gipuzkoako Txapelketan ariko dira.