Gaur goizean jokatu dira Paco Urkia Hondartzako 74. Futbol Txapelketako finalak. Eguraldia lagun, giro ederrean ospatu dute jardunaldia jokalariek eta partidak ikustera bertaratu direnek.
Helduen final nagusian Ulacia eta Kebidek taldeak izan dira nagusi gaurko finalean. Ulaciak 2-3 irabazi dio Euskaldunari, eta Kebidekek, berriz, penaltietan lortu du garaipena, finala galdu gabe urte asko zeramatzan Kupelaren aurka. Kopari dagokionez, Arranok 5-1eko markagailuarekin gainditu du Kutixi taldea, eta, Balearri Elkano arraindegia taldeak, Lukasi 7-2 irabazi dio.
Helduen finalez gain, alebin mailakoek ere erabaki dituzte beraien ligako txapeldunak. 6. mailako alebin mutiletan, Aupa gu ta gutarrakek Zaralardi garaitu du, 4-0ekoarekin. Nesketan, La Salle AN taldeak 3-2 irabazi dio Snoopiaki, eta gaurko txikienei dagokienean (5. mailako alebinak), Orioko eta Lastresak izan dira txapeldunak.