Oinarrizko argazkilaritza ikastaroa antolatu du Zarauzko Argazkizale Elkarteak

Zarauzko Hitza 2018ko apirilaren 29a

Maiatzetik ekainera bitartean, oinarrizko argazkilaritza ikastaroko saioak eskainiko ditu Zarauzko Argazkilaritza Elkarteak.

Maiatzaren 14an abiatuko da eta ekainaren 9a arte iraungo du ikastaroak. Saioak astelehenetan eta asteazkenetan izango dira, 20:00etatik 22:00etara. Ikastaroak 65 euro balioko du, eta Argazkilaritza Elkarteko bazkideentzat, berriz, 35 euro. Izena emateko edo informazio gehiago nahi izanez gero, 656 787 489 telefonora deitu daiteke.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide