Datorren astelehenean zabalduko da haur eskolan izena emateko epea

Zarauzko Hitza 2018ko apirilaren 27a

Haur eskola, Itxas Mendi auzoan.

Apirilaren 30etik maiatzaren 11ra arte zabalik egongo da 2018-2019 ikasturtean haur eskolan matrikulatzeko epea.

Ate irekien eguna, maiatzaren 4an egingo da, 17:30etik 19:30era. Informazio gehiago nahi duTenak haur eskolatik pasa daitezke inprimakiak jasotzeko, edo nahiago duenak, zarautz.zarautz@haurreskolak.eus helbidera idatzi edo 943 83 59 19 telefono zenbakira deitu dezake.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide