Manifestazio jendetsua egin zuten atzo arratsaldean, Iruñeako sexu erasoaren epaia arbuiatzeko. Herritarrek haserre eta kazerolada eginez protestatu zuten, bost gizonek neska bati egindako erasoa ez duelako bortxaketatzat hartu Nafarroako Auzitegiak, abusutzat baizik. Bideoan ikus daiteke protesta. Eskualdean ere hainbat manifestazio egin zituzten atzo.