Txirrindulari juniorren emaitza onak Gipuzkoako XXIV. Klasikan

Zarauzko Hitza 2018ko apirilaren 26a

Zarauztarrako txirrindulariak, Gipuzkoako XXIV. Klasikan

Zarauztarra taldeko txirrindulari juniorrak gustura daude igandeko Gipuzkoako XXIV. Klasikan lortutako emaitzekin. Gaizka Gurrutxaga 13. postuan sailkatu zen, eta 25 taldetatik, 12. postuan sailkatu zen Zarauztarra Txirrindulari Elkartea.

Larunbatean, Astigarragan lehiatuko dira alebinak eta infantilak, eta jubenilek, berriz, Euskal Herria Torneoan hartuko dute parte, Amurrion. Igande arratsldean ere lehiatuko dute jubenilek, Idiazabalen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide