Ibai Berazierto nagusi Bailarako Kros Herrikoian

Zarauzko Hitza 2018ko apirilaren 25a

Ibai Berazierto Irurako proban.

Iruran jokatutako Bailarako Kros Herrikoia irabazi zuen Ibai Berazierto korrikalaria, igandean. 18:17ko denbora behar izan zuen 5 kilometroko ibilbide gogorra osatzeko. Gorabeherak, bihurguneak, beroa.. denetarik pixka bat izan zuten parte hartzaileek. Edonola ere, egindako etrenamenduei esker, A 3 el Km! taldeko atleta 4 segundoko aldearekin iritsi zen helmugara, lasterketa bereganatuz.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide