Zabalik dago Gazteria Sailaren diru laguntzak eskatzeko epea

Zarauzko Hitza 2018ko apirilaren 25a

Hainbat gazte iazko Kuadrilla Egunean (Aritz Mutiozabal).

Sormena eta kultur hedapenerako laguntzak dira, eta eskaerak maiatzaren 14a bitartean aurkeztu ahalko dira HAZen.

Diru laguntzak eskatzeko epea ireki berri du udaleko Gazteria Sailak, eta, ohi bezala, bi deialdi bereizi dituzte: bata, gazteei edo irabazi asmorik gabeko elkarteei zuzendutakoa, urteko programazioa, begiraleen prestakuntza, materialak erosi eta ekimen puntualak bideratzeko, eta bestea, gazteen sormena bultzatzera bideratutakoa, besteak beste, diskoak, aldizkariak, emanaldiak, dantzaldiak, antzezlanak eta bideo proiektuak landu ahal izateko.

Interesa dutenek maiatzaren 14a bitartean aurkeztu beharko dituzte eskaera orriak Herritarren Arrera Zerbitzuan (Etxezabala - Kale Nagusia 29). Informazio gehiagorako Gazteria Sailarera (Zigordia kalea, 34) jo daiteke, edo haiekin harremanetan jarri 943-00 51 22 telefono zenbakira deituta edo gazteri@zarautz.eus helbidera idatzita.

Gazteria zinegotzi Jon Andoni Urdangarinek nabarmendu du gazteen proiektuak eta asmoak aurrera eramateko "laguntza" eskaini nahi duela udalak, "egiten edo antolatzen dituzten ekintza guztiek herria biziberitzen, alaitzen eta aisialdia errazten dutelako". Horrekin batera, "elkarren arteko berdintasuna eta Zarauzko gazteen aniztasuna bermatu beharra" dagoela gaineratu du, guztiei laguntza horiek eskatzera dei eginez.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide