Poesia liburu berria aurkeztuko du Imanol Portilla Ezkerrak

Zarauzko Hitza 2018ko apirilaren 25a

Imanol Portilla Ezkerra, liburu berriaren kartelarekin.

Sanz Enea kultur etxean izango da ekitaldia ostiral honetan (apirilak 27), 19:00etatik aurrera. Si llegas será después. Musicando el deseo da idazlearen laugarren lana.

Imanol Portilla Ezkerrak bere laugarren poema-liburu ilustratu ondu du, eta ostiral honetan Sanz Enea kultur etxean aurkeztuko du. Si llegas será después. Musicando el deseo izenburupean, emakumeei omenaldia egin nahi izan die idazleak bere lan berrian, "kendu zaizkien eta berez dagokien duintasuna itzultzea, gorestea". Sortze prozesuan Hego Amerikako hainbat emakume idazle izan ditu inspirazio iturri, gainera: Gabriela Mistral, Alfonsina Storni eta Cristina Peri Rossi, esaterako.

Aurkezpen ekitaldian bere olerki berrienak errezitatzeaz gain, aipatu poetenak ere eskainiko ditu. Horretarako, hainbat musikari eta abeslari izango ditu ondoan: Mario Pico , Imanol Amilibia ahotsa eta kitarra, Jule Larrañaga ahotsa eta korua, Nerea Lariz ahotsa eta pianoa, Odei Areta baxua, Lide Aizpurua ahotsa, koruak eta gitarra, eta Ruben Balanzategi ahotsa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide