Chocolate Remix-en kontzertua izango da ostiralean

Zarauzko Hitza 2018ko apirilaren 25a

Apirilaren 27an, ostiralean, Chocolate Remix taldearen kontzertua izango da Putzuzulo gaztetxean. Sortze prozesuan dagoen herriko LGTBIQ+ sareak antolatu du, eta reggaetoi kontzertuaz gain, Jam Session feminista, DJ Korta y Pega eta TTT DJ set izango dira bertan.

19:00etan hasiko da jaialdia, eta hasteko, Jam Session feminista egongo da eta ondoren, 21:30ean, Chocolate Remixen kontzertua. Chocolatek, "reggaetoi lesbikoa" egiten du, "musika genero honekin lotu izan den matxismoari kritika eginez eta bestelako gorputzez hitz egiteko baliatuz". Reggaetoiaren eduki sexuala modu queer batean bere egiteaz gain, emakumeek eta LGTB kolektiboek jasaten dituzten diskriminazioa, zentsura eta biolentzia ere salatzen ditu bere abestien hitzetan musikari argentinarrak.

Kontzertuaz gain, Chocolate Remixen aurretik eta ondoren DJ Korta y Pega eta TTT DJ set izango dira bertan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide