Paco Urkia Hondartzako 74. Futbol Txapelketa

Igandean jokatuko dituzte hondartzako futbol txapelketako finalak

Onintza Lete Arrieta 2018ko api. 24a, 10:51

10:15ean hasiko dira partidak igande goizean (Maria Maya Manterola)

Eskolartekoetan lau partida jokatuko dituzte, eta seniorretan beste lau, 10:15ean hasita. 128 taldek hartu dute parte Hondartzako 74. Paco Urkia Futbol Txapelketan.

Zehaztuta daude Hondartzako 74. Paco Urkia Futbol Txapelketako finalak. 128 talde lehiatu dira, seniorrak urrian hasita eta eskolartekoak azarotik, eta igandean jokatuko dituzte, 10:15ean hasita.

Honako taldeek jokatuko dituzte finalak:

ESKOLARTEKOAK

-Alebin neskak 5. maila: Antoniano 5BN-Orioko 51

-Alebin mutilak 5. maila: Lastresak-Super Heroiak

-Alebin neskak 6. maila: La Salle AN-Snopiak

-Alebin mutilak 6. maila: Aupa gu ta gutarrak-Zaralardi 6M

 

SENIORRAK

-Senior neskak Liga: Kupela taberna-Kebidek

-Senior neskak XIII. Emilio Olazabal Kopa: Balearri Elkano Arraindegia-Lukas ardotegia

-Senior mutilak Liga: Euskalduna futbol taldea-Ulacia bidaiak

-Senior mutilak XXIII. Juan Irigarai Kopa: Kutixi artisau izozkiak-Arrano taberna

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide