Indarkeria sexista lehen mailako arazo politikotzat hartzeko eskatu dute

Zarauzko Hitza 2018ko apirilaren 24a

Autodefentsa feministaren garrantzia aipatu zuten elkarretaratzean (Amaia Urbieta Arruti)

Astelehen iluntzean elkarretaratzea egin dute Emakumeen Mundu Martxak deituta, Gasteizko bi emakumeen erailketa salatzeko. Autodefentsarako deia ere egin dute.

Bikotekide ohia eta haren ama hil ditu ustez gizonezko batek Gasteizen, eta hillketa horiek salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte hainbat herritan. Zarautzen, esaterako, udaletxe aurrean egin zuten protesta atzo arratsaldean.

Eraso sexisten aurrean autodefentsa feminista lelopean, hain zuzen ere, autodefentsarako deia egin zuten. Emakumeen Mundu Martxak deitu zuen protestara, eta prentsa oharrean azpimarratu zuen indarkeria sexista lehen mailako arazo politikotzat hartu behar dela.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide