Twin Jackal taldeak bideoklip berria aurkeztu du

Zarauzko Hitza 2018ko apirilaren 23a

Mantisa taldeko gitarrista ohi Ganix Illarramendiren egungo proiektuak Twin Jackal izena du. Musikari zarauztarra Londresen bizi da, eta hango beste hiru lagunekin –Anthony Chapman, Tom Hayden eta Kevin Smithekin– batera iaz eman zion forma taldeari.

Uztailean Humility lehen abestia estreinatu zuten Clash Magazine aldizkariaren laguntzaz, eta abenduan Cruel bigarrena, Upset Magazine eta New Noise Magazine aldizkarien bitartez, kritika onak jasoz. Make me brave da laukotearen hirugarren kantua, eta Already Heard aldizkariak estreinatu zuen martxoaren 30ean; abestiaren bideoa Spill Magazine aldizkariak estreinatu berri du.

Optimo Animo EPko abestiak dira hirurak, Twin Jackal taldearen lehen lana. Londresko Decimal Studios estudioan grabatu zuten Chris Coulter ekoizlearen laguntzaz. EPak oraingoz aurkezpen datarik ez du, baina aurtengo udan kaleratzea espero dute. Bost abestik osatuko dute, eta Erresuma Batuan hainbat aurkezpen kontzertu eskainiko dituzte. Horrez gain, uztailean estudioan sartuko dira berriro ere, ekoizle berarekin, abesti berriak grabatzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide