Irudietan: Gorostidi Harria Saria

Zarauzko Hitza 2018ko apirilaren 23a

Jokin Eizmendi eta Hodei Iruretagoiena Izeta IV. a zarauztarrak lehiatu dira Adunan, beste bost harrijasotzaileren kontra. Aimar Irigoien nagusitu da, eta Eizmendi izan da bigarren. Laugarren gelditu da Izeta IV.a.

Igande arratsaldean jokatu da, Adunan, Gorostidi Harria Saria. 5 harri desberdinekin aritu dira, bakoitzari bi jasoaldi eginez. Lana azkarren egiten duenak irabazten du, eta azkarrena Aimar Irigoien izan da.

Zazpi harrijasotzaile aritu dira nor baino nor, eta Jokin Eizmendi zarauztarrak egin du bigarren lanik onena. Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a, berriz, laugarren sailkatu da. 

Argazkiak: Ibon Errazu.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide