Irudietan: Harrera egin diete ZAEko jubenil mutilei

Aritz Mutiozabal 2018ko apirilaren 22a

Batelen Euskadiko Txapelketa irabazi dute Zarautz Arraun Elkarteko jubenil mutilek gaur, Legution. Arratsaldeko 18:00 aldera iritsi dira herrira, eta hainbat zarauztarrek eta zaletuk ongietorria egin diete Musika Plazan. Ondoren, Xabier Txurruka alkateak egin die harrera udaletxean, eta lortutako Ikurriña jarri dute balkoian, jendearen txalo artean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide