Elkarretaratzea deitu dute Gasteizen bi emakumeren hilketak salatzeko

kudeatzailea 2018ko apirilaren 21a

Gizonezko batek bi emakume hil zituen –erasotzailearen bikotekide ohia eta haren ama– labankadaz atzo, Gasteizko Lakua-Arriaga auzoan. Emakumeen aurkako indarkeria salatzeko mobilizazioak deitu dituzte hainbat herritan. Zarautzen elkarretaratzea egingo dute datorren astelehenean, 19:00etan, Lege Zaharren enparantzan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide