'Gurean' dokumentala emango dute gaur, Antoniano aretoan

Zarauzko Hitza 2018ko apirilaren 19a

Askekintza talde antiespezistak antolatuta, Euskal Herriko festetan egiten den animalien erabilera salatzen duen Gurean dokumentala emango dute gaur (apirilak 19), 19:00etan, Antoniano aretoan. Sarrera dohainik izango da.

Dokumentalak aipatu salaketa egiteaz gain, gogoeta eta eztabaida bultzatu nahi du gizartean. Zentzu horretan, euskal tradizioko hainbat jarduera erakusten ditu dokumentalak: sokamuturra, ehiza eta arrantza txapelketak, idi-demak, bigantxak, desfileak edo zezenketak ditugu, besteak beste.

Askekintzak emanaldi ugari antolatu ditu ekainera arte, ahalik eta herri gehinetara iristeko asmoz. Ekainetik aurrera online ikusteko aukera egongo da dokumentala, eta, horrez gain, uda honetan ere Festak Ospatu Animaliak Askatu kanpainarekin lanean jarraituko dutela azaldu dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide